13 partikularri dirulaguntza emango zaie kultura ondare higiezinean zaharberrikuntzako esku hartzea egiteagatik

0

Guztira 13 partikularri dirulaguntza emango zaie kultura ondare higiezinean zaharberrikuntzako esku hartzea egiteagatik. 140.000 euro banatuko dira, 1.023,06 eurotik 30.000 eurora bitarteko zenbatekoekin, eta ekarriko du 9 ondare eraikinetan esku hartzea

Ana del Val zuzendari duen Kultura eta Kirol Sailaren PlanÁk 2021ean sartu zuen berrikuntzetako bat izan zen 135.000 euroko partida bat sartzea, partikularrek Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura ondare higiezina kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak sustatzeko, dirulaguntza gisa. Kontuan hartuta zer nolako arrakasta izan zuen  (30 eskaera aurkeztu ziren lehenengo urtean eta 13 diruz lagundu ziren, eta beste 37 eskaera aurkeztu ziren bigarren urtean eta 7 diruz lagundu ziren), aurten esperientzia errepikatu egin da, 5.000 euro gehiagoko aurrekontuarekin. Aurten 38 eskaera egin dira.

Eskaera batek gehieneko dirulaguntza lortu du, 30.000 euro; beste bik 22.767,69 euro jaso dituzte, eta gainerakoek 1.023,06 euro.

Kultura eta Kirol Saileko arduradun Ana del Valen ustez, «gobernu honek erabateko konbentzimenduarekin lan egiten du kultura ondarea, kasu honetan higiezina eta partikularrena, kontserbatzen eta zaharberritzen laguntzeko. Horregatik sartu genuen laguntza hori PlanÁ izenekoan, eta orain berriz ere eutsiko diogu, kontserbazioa sustatzeko ez ezik zaharberritze historikoan esku hartzen duen industria suspertzeko ere, bai eta EITak eraiki babestuen euskal kultura ondarearen arloko araudira egokitzeko ere», adierazi du.

Hizpide dugun dirulaguntza Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko ondasun historiko-artistikoak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak egiteko deialdiari batuko zaio. Deialdi horretan, Arabako 8 toki erakunderen 12 esku hartze diruz lagunduko dira (iaz baino lau gehiago), 78.863,44 euroko inbertsioa eginda, eta 30.000 euroko dirulaguntza dago 6 esku hartze arkeologikotarako. Gainera, datorren astean, baselizak, elementu txikiak eta eraikinak diruz laguntzeko deialdiaren ebazpena ere ezagutuko da.

Komunikazio arloak kalitate handiagoko argazkiak ditu.

Diruz lagundutako 9 eraikinak:

1.- Atxa jauregiko kapera, Arespalditzan. Aurrekontua, guztira: 21.056,43 €. Emandako dirulaguntza: 10.528,22 €.

2.- Mandazainen etxea Amaritan. Aurrekontua, guztira: 228.728,48 €. Emandako dirulaguntza: 45.535,38 € (bi partikular).

3.- Barruko paperak zaharberritzea Bastidako Frontín kaleko jauretxean. Aurrekontua, guztira: 18.918,48 €. Emandako dirulaguntza: 3.594,52 € (bi partikular).

4.- Harresiari atxikitako etxea, Gatzaga Buradongo Baja kalean. Aurrekontua, guztira: 158.055,98 €. Emandako dirulaguntza: 30.000 €.

5.- Gasteizko Puente farmaziaren barruko horma pinturak. Aurrekontua, guztira: 22.784,30 €. Emandako dirulaguntza: 8.658,03 €.

6.- Etxe bat Guardiako kale nagusian. Aurrekontua, guztira: 134.123,54 €. Emandako dirulaguntza: 25.483,48 € (bi partikular).

7.- Armiñongo Real kaleko Donejakue Bidearen ondoko etxea. Aurrekontua, guztira: 20.844,50 €. Emandako dirulaguntza: 7.920,91 €.

8.- Gaunatarren oinetxea, Markizko Arangutia kalean. Aurrekontua, guztira: 10.769 €. Emandako dirulaguntza: 2.046,12 € (bi partikular).

9.- Etxe bat Orbisoko Errementari kalean. Aurrekontua, guztira: 26.252,42 €. Emandako dirulaguntza: 6.233,34 €.