Akordioa Chascorekin Real Valladolid CF-n jokatzeko

0

Raul Chasco eta Athletic Clubek akordioa erdietsi dute gure jokalaria Real Valladolid CF taldean aritzeko. Ibaiganek hegaleko atzelari nafarraren salmentaren ehuneko bat erreserbatzen du, baita kirol-helburuengatiko diru-sarrera aldakor bat ere.

Chascok lehoikume gisa azken partida joan den denboraldian SD Amorebietaren aurka jokatu zuen, eta Athletic Club utziko du, 2019-20 denboraldian Gazte Mailan iritsi, Basconian denboraldi bat aritu (lehen filialarekin hiru partida jokatu zituen) eta Bilbao Athleticen beste denboraldi bat jokatu ondoren.

Athletic Clubek zorte ona opa dio Raul Chascori bere ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen du urte hauetan erakundearen interesen defentsan erakutsitako dedikazioa.