Go!azen-en kontzertua San Mamesen

0

Athletic Clubek eta Go!azen telesailak Klubaren 125. urteurrena ospatzeko ikuskizun paregabea prestatu dute San Mamesen datorren irailaren 9an, larunbata, 18:00etan. Festa berezi honetan, pasa den urteko aktore nagusiek denboraldi berrikoekin bat egingo dute. Emanaldi bakarra izango da iraileko hau, non pasa den urteetako abesti ezagunenak berreskuratuko eta grabatu berri den denboraldiko abesti berriak ere aurkeztuko diren, lehen aldiz, jende aurrean.

Jarraitzaile guztientzat hain ezagunak diren Nerea Elizalde “Garazi”, Danae Riaño “Maddi”, Lorea Intxausti “June”, Maria Redondo “Zuri”, Aitziber Errazkin “Enara”, Mikele Arizkorreta “Saioa”, Malen Azpirotz “Iraia”, Joanes Echeveste “Ibai”, Julen Castillo “Koldo” edo Kimetz Etxabe “Gontzal”, oholtza gainean arituko dira denboraldi berriko Marina Ostolaza “Noa”, Haizea Astrain “Lea”, Unai Arana “Mattin”, Unai Arrieta “Urtzi” eta Xabier Elizalde “Aner” aktoreekin batera.

Kontzertuan zehar, denboraldi ezberdinetako abesti ezagunenak kantatuko dituzte eta, estreinekoz, Go!azen 10 denboraldian agertuko diren zenbait abesti ere.

Sarrerak 13€tik 22€-ra bitartean salduko dira. Bazkideek eta Club Athleticeko kideek prezio berezian erosi ahal izango dituzte sarrerak (gehienez bi sarrera kideko edo txartel bakoitzeko).

GO!AZEN 10 martxan

Go!azen telesaila fenomenoa bilakatu da euskal gazteen artean azken urte hauetan. Telebistako atalez gainera, kontzertuek, liburuek eta aldizkariek izugarrizko arrakasta lortu dute Euskal Herri osoan zehar.  Zuzeneko ikuskizunek 200.000 ikusletik gora bildu dituzte, baina oraingo kontzertua bakarra izango bi arrazoi nagusirengatik: alde batetik, futbol zelai batean ospatzen den lehen kontzertua izango delako, eta bestetik, denboraldi ezberdinak biltzen dituen ikuskizuna izango delako.

Denboraldi berriko atalen grabaketa amaitu berri da eta atalak udazkenean iritsiko dira ETBra.

Ez galdu San Mamesen ikuskizun paregabe honetaz gozatzeko aukera! Informazio gehiago eta sarrerak, hemen.