Toyota eta Lexus, Athleticen auto ofizialak 2025era arte

0

Athleticek eta Toyota Japan Carrek, Toyota eta Lexusen Bizkaiko kontzesionario ofizialak, akordioa luzatu dute Klubaren kotxe hornitzaile ofiziala izaten jarrai dezan 2025era arte.

Akordioak, gainera, emakumezkoen taldearen babesa jasotzen du hurrengo bi denboraldietarako, eta markaren logoa lehoien elastikoaren ezkerreko mahukan agertuko da.