Bilboko Udalak erabaki du ordu bi luzatzea ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia Aste Nagusia dela eta

0

Bilboko Udalak erabaki du Aste Nagusia dela eta ordu bi luzatzea ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi eta jai handien kariaz egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori. Honako honetan, abuztuaren 19tik 26ra luzatu ahal izango da itxiera-ordua.

Ordutegia ostalaritzako lokal guztientzat luzatuko da, salbu eta “egunekoentzat”, “osagarrientzat” eta terrazentzat, ohiko ordutegia dutelako. Establezimenduen kanpoaldean edariak hartzeko ordutegia ere ez da luzatuko.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak ordutegia luzatzeko eskatu ohi dio Udalari egun seinalatuetan. Horiek horrela, aurten egun hauetan luzatu da edo luzatuko da ordutegia:

  • Aratusteetan: otsailaren 17an eta 18an.
  • Aste Santuan: apirilaren 7an eta 8an.
  • Frantziako Tourrean: ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean.
  • BBK LIVE jaialdian: uztailaren 6an, 7an eta 8an.
  • Bilbao Night Marathon egunean: urriaren 21ean.
  • Halloween egunean: urriaren 31n.
  • Gabonen aurreko aldian: azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 2an, 7an, 8an, 9an eta 14an.
  • Gabonetan: abenduaren 15ean, 16an, 17an, 22an, 23an, 24an, 29an, 30ean eta 31n, eta urtarrilaren 4an, 5ean eta 6an.