Chivite Lehendakariak Nafarroako Gobernu berriaren egitura dekretua sinatu eta bere kideak izendatu ditu

0

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak ostegun honetan foru Administrazioko departamentuen egitura finkatzen duen foru dekretua izenpetu du, zein hamahiru departamenturekin antolatu den, barne hartuz, bestalde, departamentu bakoitzeko buru izango diren kontseilari jaun-andreen izendapenak. Hauek bihar, ostirala, hartuko dituzte euren karguak, 11:00etatik aurrera Nafarrako Jauregiko Tronuaren Aretoan ospatuko den ekitaldi batean.

Izenpetzea, Lehendakariak Nafarroako Parlamentuan bere kargua hartu eta minutu gutxira gauzatu da. Chivitek hamazazpi dekretu izenpetu ditu (bat Administrazioko departamentuen egitura finkatzeko, hamahiru kontseilariak izendatzeko eta hiru lehendakariordeak esleitzeko); dekretu horiek datorren ostiralean sartuko dira indarrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren.
Foru Administrazioa hamahiru departamenturekin egituratuta geratu da, zeinetan buru izango diren zortzi kontseilari jaun eta bost kontseilari andre. Eta banaketa honakoa da:

Félix Taberna Monzón, Gobernuko lehen lehendakariordea izango da, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko burua izatea dagokio. Ana Ollo Hualde bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako titularra izango da. Bestalde, Begoña Alfaro García hirugarren lehendakariordea izango da eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua zuzenduko du.

Bestalde, datozen egunetan Jose Luis Arasti Perez izendatua izango da Ekonomia eta Ogasun Departamentuko zuzendari, Ministro Kontseiluak Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari kargutik kentzea erabaki ondoren. Bitartean, Juan Cruz Cigudosa Garciak beteko ditu bere eginkizunak.

Carlos Gimeno Gurpegik Hezkuntza kontseilari bezala errepikatuko du; aldiz, Osasun Departamentuko titularra Fernando Domínguez Cunchillos izango da.

Óscar Chivite Cornagok zuzenduko du Lurralde Kohesiorako Departamentua; Mikel Irujo Amezagak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua eta Carmen Maeztu Villafrancak Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua.

Juan Cruz Cigudosa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko burua izango da; aldiz, Amparo López Antelo Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaz arduratuko da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko titularra Jose Maria Aierdi Fernández de Barrena izango da, eta azkenik Kultura, Kirola eta Turismoko arduraduna Rebeca Esnaola Bermejo izango da.

Departamentu bakoitzaren eskumen esparrua

Gaur Lehendakariak izenpetutako Foru Dekretuak, zeinek departamentuen egitura berria onartzen duen, xedatzen du Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari dagozkiola, besteak beste, Lehendakaria, harreman instituzionalak, gobernu irekia, herritarrekiko arreta eta boluntariotza, Nafarroako Aldizkari Ofiziala, aholku juridikoa hala nola sinplifikazio eta digitalizazio administratiboa babesteko konpetentziak.

Halaber bere ardurapean daude hauteskunde-prozesuak; departamentu arteko politikak koordinatzea eta politika publikoen planifikazio, koordinazio eta ebaluaketa, irudi instituzionala, politika informatiboaren koordinazioa, interneteko eta sare sozialetako presentzia, hala nola gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, bestalde, bere ardurapean hartuko ditu politika linguistikoa eta euskeraren sustapena, bake politikak, bizikidetza eta giza eskubideak, Europar Batasunarekin eta EBren aurrean Gobernu Ordezkaritzarekin lotutako alderdiak, mugaz haraindiko eta eskualde arteko lankidetza eta kanpoan dauden herritar nafarrekiko harremana eta arreta.

Bestalde, Etxabizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari dagozkio honako konpetentziak: etxebizitza eskuragarriaren sustapena eta kalitatearen kontrola eraikuntzan, esku-hartzea egoitza-zoruaren merkatuan eta etxebizitzaren birgaikuntzan. Gazteriaren arloan, honek gizartean duen partaidetza aktiboa sustatzen du, topaketa, sormena eta ekintzailetza sustatuz. Azkenik, immigrazio arloko politikak, herritar migratzailearen gizarteratzea eta aniztasun etniko eta kulturalaren sustapena bultzatuko dutenak, halaber departamentu honi dagozkio.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua arduratuko da planifikatu eta programatzeaz jarduera ekonomikoa, ogasun publikoa, ekonomia-finantzetako aurrekontuak eta kontrola, finantza-politika, ondarea eta Hitzarmen Ekonomikoaren kudeaketa. Halaber Korporazio Publiko Enpresarialaren koordinazioaz arduratuko da.

Aldi berean, Hezkuntza Departamentua unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzari dagozkion gaiez arduratuko da. Osasun Departamentuaren kasuan, konpetentziak betetzea dagokio osasun publikoa, laneko osasuna, asistentzia sanitarioa eta osasunaren babestearekin lotutako eskubideen bermea arloetan.

Bestalde, Lurralde Kohesiorako Departamentuak, bere eskuduntzen artean, honakoak ditu: toki administrazioarekin lotutako arloak, despopulazioaren aurkako estrategia, Nafarroako errepide-sarea, geologia, geoteknia eta kartografia kudeatzea, hala nola interes orokorreko lan hidraulikoak,  trenbidekoak eta aire-portukoak kudeatzea, baita garraio eta mugikortasun jasangarriaren politikak ere. Gainera, legegintzaldi honetan, lurralde, paisaia eta hirigintza antolamendua bere gain hartzen ditu.

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak bere gain hartuko ditu garapen enpresarialaren kudeaketa, espezializazio adimentsurako S4 estrategia, sektore estrategikoen eta klusterren bultzada, jarduera industrialaren, lehiakortasunaren, kalitatearen eta berrikuntzaren sustapena industrian,  eta kontrol energetiko, industrial eta meatzaria. Era berean, energia berriztagarriak sustatzen ditu, enpresen nazioartekotzearekin batera. Halaber lehiakorra da merkataritza, artisautza, kontsumo eta arbitraje arloetan.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari dagokionez,  gizarte gaiak, familia, haurren eta nerabeen arreta; pertsonen autonomiaren sustapena, adineko pertsonen beharren arreta; pertsonen autonomiaren sustapena, adinekoen eta desgaitasunak dituzten pertsonen beharren arreta, gizarte inklusioa, garapenerako nazioarteko lankidetza eta enplegurako eta laneratzeko politika aktiboak. Bestalde, gizarte ekonomia eta lan autonomoa hala nola lan-bitartekotza bultzatzen ditu.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari dagozkio unibertsitateko irakaskuntza, ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza; lehiakortasun eta kalitate estrategiaren definizioa, zientzia eta teknologia planen bultzada, informazioaren gizartearen hala nola informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileraren sustapena arloekin lotutako konpetentziak.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari dagozkio funtzio publikoa, segurtasuna, trafikoa, polizia, jokoak eta ikuskizunak, babes zibila eta larrialdietako arreta arloak. Justiziaren administrazio esparruan, bere ardurapean daude delituen biktimei arreta ematea, gaizkileen errehabilitazioa eta gizarteratzea hala nola, oro har, Nafarroako Zuzenbidea sustatzea.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagozkio honako ardurak: nekazaritza, abeltzaintza, elikadura, landa azpiegiturak eta landa garapen jasangarri eta partaidea; ingurumenaren babesa, kudeaketa eta informazioa, azpiegitura berdea eta paisaiaren ezarpena ingurumenaren ebaluaketan. Gainera, baliabide hidrikoen kudeaketa, klima-aldaketaren aurkako estrategia eta harekiko egokitzapena hala nola ekonomia zirkularraren sustapena dagozkio.

Azkenik, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, bere funtzioen artean, barne hartzen ditu kultura ondarearen defentsa eta hazkundea, kulturaren eskuragarritasuna, sormen eta hedapen artistikoaren sustapena, kirolaren sustapena bizi-kalitatea eta kirol azpiegiturak hobetzeko oinarrizko ardatz modura hala nola kirol azpiegituren erregulazioa eta hobekuntza. Gainera, konpetentziak bere gain hartzen ditu sektore turistikoaren antolamendu, sustapen, marketin, nazioartekotze eta berrikuntzan.