Mercabilbaok Aste Nagusiko gastronomia lehiaketako “Gastrotxiki” ekimenari lagunduko dio berriro

0

Aste Nagusia 2023ari hasiera emateko txupina botatzeko 48 ordu besterik geratzen direnean, Mercabilbaok prest ditu jadanik Bilboko Konpartsek jaietako Gastronomía Lehiaketaren barruan antolatzen duten “Gastrotxiki” tailerretan emango dituzten osagai guztiak.

Aurten ere, elikagaien hornikuntza-merkatuak bat egiten du sukaldaritza-tailer horiekin, etxeko txikienei eguneroko bizitzan dieta osasungarri bat mantentzearen garrantzia helarazteko helburuarekin, modu osasuntsuan eta sasoi onean bizi daitezen. Gainera, Mercabilbaok kultura gastronomiko bat babestu nahi du, «denboran zehar iraungo duena, produktu freskoetan eta kalitatezkoetan oinarrituta, eta ahal den guztietan, tokiko elikagaiekin, haurrei beren inguruneaz jabetzeko aukera emango diena eta baita gure lur eta itsasoek eskaintzen dizkiguten aukera zaporetsu guztiak kontutan izan ditzaten», azaldu dute Elikadura Unitatetik.

Ehunka ume elkartzen dira urtero ingurune didaktikoan, dinamikoan eta jai-giroan egiten diren tailerretan, elikadurako eta sukaldeetako profesionalekin batera.

“Gastrotxiki” abuztuaren 21, 23 eta 25ean ospatuko da Areatzan. Egunero bi saio egingo dira (11:30etan eta 12:30etan) eta parte hartu nahi duten ume guztientzat egongo da zabalik.

Aurten ere, Mercabilbao arduratuko da tailerretako errezetak prestatzeko behar diren osagaiak emateaz:

  • Abuztuaren 21ean, astelehenean, txikienek entsaladak egingo dituzte, barazki eta ortuari freskoekin eta beste produktu batzuekin.
  • Abuztuaren 23an, asteazkenean, berritasun gisa, gosari eta askari osasungarriak jateko tostak prestatuko dituzte, denak produktu freskoekin.
  • Abuztuaren 25ean, ostiralean, Aste Nagusiko egun handian, gildak prestatzen ikasiko dute piparrekin, antxoekin eta olibekin,

Gainera, Mercabilbaok mantal bat eta prestatutako platera etxera eraman ahal izateko ontziak emango dizkiete parte-hartzaileei.

KONPROMISA JASANGARRIA

Mercabilbaok Aste Nagusiko “Gastrotxiki”-n ematen duen laguntza banaketa-zentroak umeek familiekin batera euren eguneroko bizitzan konpartitzeko ohitura osasungarriak ezagutu ditzaten egiten diren ohiko prestakuntza-ekintzen barruan dago. Hori da Mercabilbao Eskolarekin eta Bizkaiko ikastetxe guztietara zuzendutako arrain, fruta eta barazki tailerrekin gertatzen dena. 2022-2023 ikasturtean 2.335 ikasle baino gehiago igaro ziren ikasgeletatik.

Gauzak horrela, Mercabilbao bat dator Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta 2030 Agendarekin. Horien helburua kalitatezko ekoizpen eta kontsumo arduratsua eta elikadura-hezkuntza sustatzea da, kontsumitzaile gazteenen artean bizi-ohitura osasungarriak bultzatzeko.