CA Osasuna, asteko Athletic Cluben bigarren derbia

0

EH Kopak martxan darrai eta bihar 12:00etatik aurrera Athletic Clubek B multzoko partida erabakigarria jokatuko du. Asteazkenean Lezaman SD Eibarren aurka bana berdindu ondoren, David Aznarren taldeak beste aukera bat du El Pontarronen (Mendigorrian), apirilaren 3an, igandean, Guardian (16:00etan, EITB-ren bidez) jokatuko den finalerako sailkatzeko. Aurrean CA Osasuna egongo da, iaz Liga F-ra igotzea oso gertu egon zen taldea eta aurten 1ª RFEF mailan Lehen Mailara igotzeko hautagai argia izango dena.

Zuri-gorrien eta gorritxoen arteko azken aurrekaria martxoaren 9koa da, Erreginaren Kopako final-laurdenetan Taxoaren bi taldeek elkarren aurka jokatu zutenekoa. Norgehiagoka oso parekatua izan zen, lehen zatian ere nafarrek aurrea hartzeko aukera izan baitzuten. Kanporaketa, ordea, Athletic Clubek irabazi zuen 1-2 eta Azkonaren eta Pekeren golekin. Bihar tenperatura altuak izango dira Tafallan eta EH Kopako lehia Erreginaren Kopakoa bezain parekatua izatea espero da.

David Aznarrek 20 jokalari deitu ditu biharko hitzordurako, baina Naroa Uriartek ez du parte hartuko, ezker hankako iskiotibialan min hartu baitu.

Athletic Cluben deialdia:  Quiñones, A. Nanclares, Maddi, Landaluze, Amezaga, Y. Corres, Arana, Azkona, Gara, Eunate, Pinedo, M. Zubieta, Nerea Nevado, Itxaso, Mariana, Elexpuru, Peke, Zugasti, Sanadri eta S. Ortega.