Begoñako Ama Birjinari eskaintza

0

Athletic Clubeko lehen taldeetako ordezkaritza handi batek, Jon Uriarte presidentearekin, Jose Angel Iribarrekin eta Zuzendaritza Batzordeko ordezkaritza batekin batera, Begoñako Ama Birjinari, Bizkaiko zaindariari, egin ohi zaion eskaintza bete dute. Presidenteak, hitzaldi labur batean, aitortza hitz batzuk izan ditu «futbolariei, zuzendariei, bazkideei eta, oro har, gure aurreko Athleticeko zale guztiei. Zuek oroitzeko eta omentzeko gaude hemen, Athletic Clubek aurten bere 125. urteurrena ospatzen badu euren legatuari esker izango baita«.

Iker Muniainek eta Marta Unzuek, Athletic Clubeko kapitainek, Genuine taldeko Saioa eta Hodei taldeko ordezkariekin batera, jokalarien izenean Begoñako Amatxuri urte oparoa izan daidaila eskatu diote. Jarraitzaile ugarik, batzuk oso gazteak, lagundu diote talde zuri-gorriaren ordezkariei.

Begoñako parrokoak, Jose Luis Achuteguik, 1930az geroztik ospatzen dan ekitaldia zuzendu du eta urte honetan hil diren bazkide eta zaletuen aldeko minutu bateko isilunearekin amaitu da. Urte arrakastatsua opa nahi izan dio Athletic Clubeko bi talde gorenentzat, baita gainerako taldeentzat ere.