Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegaman istripua izan duen ziklista bat erreskatatu dute

0

Biktima Aizkorritik jaisten ari zenean, baso-pista batean erori eta zangoan lesioa izan du. Suhiltzaileek eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek ziklistari lagundu eta helikoptero batek bertatik atera du. Ondoren, anbulantzian eraman dute ospitalera.

 

Istripua Zegamako udal-mugartean gertatu da, arratsaldeko zazpietan. Ziklista batek Larrialdi Zerbitzuari ohartarazi dio bere laguna erori egin zela Aizkorri mendiko baso-pista batetik jaisten ari zirenean.

Ezbeharraren ondorioz, biktimak mugitzeko zailtasunak zituenez gero, Gipuzkoako Suhiltzaileak mobilizatu dituzte, baita Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko taldeko kideak ere, helikoptero baten laguntzarekin.

Erreskatatzaileak biktima zegoen lekura iritsi eta helikopteroz eraman dute futbol-zelai bateraino, eta bertatik anbulantzian eraman dute Zumarragako Ospitalera. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatu ditu erreskate-lanak.