Portugalete, Ertzaintzak bi lapur atxilotu eta urrezko lepoko bat berreskuratu du

0

Ertzaintzak atzo, igandea, 20 eta 22 urteko bi gizonezko atxilotu zituen Portugaleten, lepoko bat tiratze bidez lapurtzegatik. Lekuko batek 112 SOS DEIAKi ohartarazi zion arratsaldeko bostetan lapurreta gertatzen ari zela Portugaleteko Abatxolo kaleko 28 zenbakian. Bi gazte adin handiko gizon bat astintzen ari ziren eta lepoko katea kendu ostean, lasterka ihes egin zuten. Ihesean, patruila batek atzeman eta atxilotu zituen. Orain, adineko gizona aurkitu nahi dute, bitxia itzultzeko.

 

SOS DEIAKi ohartarazi zion lekukoaren arabera, lapurreta atzo, igandea, arratsaldeko bostetan gertatu zen Portugaleteko Abatxolo kalean. Gizon bat eta emakume bat, biak adin handikoak, kaletik zebiltzanean, bi gazte hurbildu zitzaizkien eta gizonari eraso zioten urrezko katea kentzeko; indarka aritu ondoren, lepokoaz jabetu eta lasterka ihes egin zuten. Hurbil zegoen kalez jantzitako Ertzaintzaren patruila bati irrati bidez eman zioten lapurretaren berri, eta patruilak ustezko lapurrak aurkitu zituen, lekukoak emandako deskribapenarekin bat zetozen ezaugarriak eta jantziak zituzten eta. Geldiarazi zituztenean, susmagarrietako batek oinetakoan zeraman zerbait genitaletan ezkutatu nahi izan zuen. Miaketa egitean, ustez minutu batzuk lehenago lapurtu zuten urrezko lepokoa aurkitu zieten. Beste patruila bat bertaratu bazen ere, ezin izan zuen biktimekin harremanetan jarri, biktimak jada joanak baitziren.

Atxilotutako gazteak polizia-dependentzietara eraman zituzten indarkeriaz egindako lapurretaren akusaziopean. Orain, Ertzaintzak erasoaren biktima izan zen gizona aurkitu nahi du, berreskuratutako lepokoa emateko.