Udalari eta Eusko Jaurlaritzari egindako harrerak

0

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak, Jon Uriarte presidentea buru duela, harrera egin die gaur goizean Bilboko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari.

Bilboko Udala, Juan Mari Aburto alkate buru, eta Udalbatza osoa izan da bertara joan den lehen erakundea. Jon Uriarteren ongietorri beroaren ondoren, alkateak zuzendaritza berria zoriondu du, eta gizonezkoen edota emakumezkoen titulu bat ospatzeko Udaleko balkoira bueltatu ahal izateko desira luzatu du. Ondoren, ohiko lotunera eta jaietako zapien trukaketa egin da Ibaiganeko eskaileretan argazkia atera aurretik.

Ordu eta erdi geroago, 12:00etan eta formatu berarekin, Eusko Jaurlaritzaren txanda izan da, lau sailburuk ordezkatuta: Josu Erkoreka (Segurantza eta Lehendakariorde lehena) Olatz Garamendi (Gobernantza Publikoa eta Autogobernua), Pedro Azpiazu (Ekonomia eta Ogasuna) eta Gotzone Sagardui (Osasuna). Athletic Clubi eta, ondorioz, euskal gizarteari primeran joateko desio komunak egon dira.