Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa

0

Hona hemen Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aurkeztuko diren hamasei proiektuak: Agua caliente (Juan Pablo González eta Ana Isabel Fernández de Alba); El Mensaje / The message (Iván Fund); Estoy bien / I’m fine (Alicia Scherson); Fauna (Federico Veiroj); La reserva / The Reserve (Ezequiel Yanco); Little War, (Bárbara Sarasola-Day); Los días libres / The Days Off (Lucila Mariani); Mil pedazos / A Thousand Pieces (Sergio Castro San Martín); Ninho Tinto / Red Nest (Alice Stamato eta Val Hidalgo); Nostalgia del futuro / Nostalgia From the Future (Florencia Colman); Okonomiyaki (Gabe Klinger); Todo esto eran mangas / These Were All Fields (Daniela Abad Lombana); Tres balas / Three Bullets (Génesis Valenzuela); Tres noches negras / Three Dark Nights (Theo Court)eta Un cabo suelto / A Loose End (Daniel Hendler). Zortzi herrialdetatik etorritako proiektu horiek 222 lanen artean hautatu dituzte. Aurtengo edizioa irailaren 25etik 27ra izango da, eta ekitaldian parte hartuko duten ordezkariek aukera izango dute nazioarteko balizko bazkideei euren proiektuak ezagutarazteko, finantzaketa osatze eta nazioarteko merkatuetarako sarbidea hobetze aldera.

Hamabost proiektuetako zazpi zuzendarien lehen edo bigarren proiektuak dira. Donostia Zinemaldira itzuliko dira hauek euren proiektu berriekin: Juan Pablo González eta Ana Isabel Fernández de AlbaAgua Caliente lanarekin, lehena –Dos estaciones (Horizontes Latinos, 2022)– aurkeztu ondoren (Sundance zinema-jaialdiko World Cinema Dramatic Competition saileko interpretazio onenaren saria irabazi zuen lehen lan horrek, 2019ko Foroan eta 2022ko WIP Latamen izan ondoren); eta Sergio Castro San Martín, Foroaren eta WIP Latamen beste edizio batzuetan parte hartu izan duena, hurrenez hurren, El gol más triste / The Saddest Goal (2017) eta La mujer de barro / The Mud Woman (2014) lanekin.  Horrez gain, lehendabizikoz izango dira Zinemaldian Florencia Colman (Nostalgia del futuro); Lucila Mariani (Los días libres); Alice Stamato eta Val Hidalgo (Ninho Tinto); eta Génesis Valenzuela Elías Querejeta Zine Eskolako ikasle ohia (Tres balas).

Daniela Abad Lombana zuzendaria ere lehendabizikoz izango dugu Donostian, eta Todo esto eran mangas proiektua –bere hirugarren film luzea, lehena fikzioan– defendatuko du; gauza  bera egingo du Ezequiel YancoLa reserva egitasmoarekin. Halaber, Bárbara Sarasola-Day ekoizle eta zuzendariak ere Donostian aurrenekoz hartuko du parte, zuzendari gisa, Little War proiektuarekin. Alabaina, Zinemaldiko beste edizio batzuetan izan du presentzia Sarasola-Dayk, filmak eta proiektuak aurkeztu baititu, ekoizle gisa, Zinemaldiko hainbat sailetan; horren adibide, Benjamín Naishtaten Rojo (2018) –hiru sariren irabazlea– Sail Ofizialean aurkeztu zuen, eta María Alché eta Benjamín Naishtaten Puan, orobat, Sail Ofizialean lehiatuko da aurten.

Hauek dira, halaber, Donostia Zinemaldiaren aurreko edizio batzuetan parte hartu duten zinemagileak: Alice Scherson, Estoy bien aurkezten diguna eta Koprodukzio Foroan parte hartu zuena 1989 (2017) lanarekin; Theo CourtTres noches negras obrarekin, Blanco en Blanco (Foroa, 2015) lanaren parte-hartzearen ostean; Federico Veiroj (El apóstata, Sail Ofiziala, 2015, besteak beste) Faunarekin; Iván Fund (WIP Latam Industriaren Saria 2020an Piedra Noche / Dusk Stonekin), El Mensaje lana aurkeztuz; Daniel Hendler (El candidato, WIP Latam 2015) aktore eta zuzendaria, Un cabo suelto obrarekin; eta Gabe KinglerOkonomiyakirekin (Porto, New Directors 2016).


1
AGUA CALIENTE / WARM WATER
JUAN PABLO GONZÁLEZ (MEXIKO), ANA ISABEL FERNÁNDEZ DE ALBA (MEXIKO)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Mexiko – AEB

Ekoizpena: SIN SITIO CINE

2
EL MENSAJE / THE MESSAGE
IVÁN FUND (ARGENTINA)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina

Ekoizpena: RITA CINE

3
ESTOY BIEN / I’M FINE
ALICIA SCHERSON (TXILE)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Txile

Ekoizpena: GLOBO ROJO FILMS

4
FAUNA
FEDERICO VEIROJ (URUGUAI)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Uruguai

Ekoizpena: CINEKDOQUE

5
LA RESERVA / THE RESERVE
EZEQUIEL YANCO (ARGENTINA)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina – Mexiko – Espainia

Ekoizpena: ISOI CINE

6
LITTLE WAR
BARBARA SARASOLA-DAY (ARGENTINA)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina – Herbehereak

Ekoizpena: PUCARÁ CINE SRL

7
LOS DÍAS LIBRES / THE DAYS OFF
LUCILA MARIANI (ARGENTINA)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina – Brasil

Ekoizpena: MARAVILLACINE

8
MIL PEDAZOS / A THOUSAND PIECES
SERGIO CASTRO SAN MARTÍN (TXILE)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Txile – Argentina – Alemania

Ekoizpena: LATENTE FILMS

9
NINHO TINTO / RED NEST (HABIA GORRIA)
ALICE STAMATO (BRASIL), VAL HIDALGO (VENEZUELA)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil

Ekoizpena: PLATÔ FILMES

10
NOSTALGIA DEL FUTURO / NOSTALGIA FOR THE FUTURE
FLORENCIA COLMAN (URUGUAI)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Uruguai – Argentina

Ekoizpena: TARKIOFILM

11
OKONOMIYAKI
GABE KLINGER (BRASIL)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil – Txile – Frantzia

Ekoizpena: ÁLBUM EM FAMÍLIA

12
TODO ESTO ERAN MANGAS / THESE WERE ALL FIELDS
DANIELA ABAD LOMBANA (ITALIA)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Kolonbia

Ekoizpena: LA SELVA CINE S.A.S.

13
TRES BALAS / THREE BULLETS
GÉNESIS VALENZUELA (DOMINIKAR ERREPUBLIKA)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Dominikar Errepublika – Espainia

Ekoizpena: COLECTIVO CINEMATOGRÁFICO 81

14
TRES NOCHES NEGRAS / THREE DARK NIGHTS
THEO COURT (ESPAINIA)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia – Txile

Ekoizpena: EL VIAJE FILMS

15
UN CABO SUELTO / A LOOSE END
DANIEL HENDLER (URUGUAI)

Ekoizpeneko herrialdea(k): Uruguai

Ekoizpena: CORDÓN FILMS

SARIAK

Proiektu onenaren saria: 10.000 euro gordin proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat.

DALE saria!: (Europa-Latinoamerika Garapena), EFADek (Europako Zinema Agentzien zuzendariak) eta CAACIk (Iberoamerikako Ikus-entzunezko eta Zinematografiako Agintarien Konferentzia) eskainia, proiektu irabazlearen ekoiztetxe nagusiari 20.000 euro gordin ematean datza.

ArteKino International Award saria, ARTEk eskainia, proiektu irabazlearen ekoiztetxe nagusiari 6.000 euro gordin ematean datzana.


Ekimen hau ondorengoen babesletzari, laguntzari eta lankidetzari esker gauzatu daiteke: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Europa Creativa MEDIA eta CAACI (Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia), EFAD (Europako Zinema Agentzien zuzendariak), ArteKino, Producers Network (Marché du Film-Festival de Cannes), Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Institutu Nazionala-INCAA eta LatAm.