Nafarroako Kirol Jokoen 37. edizioa irailean hasiko da 1,3 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin

0

Nafarroako Kirolaren Institutuak Nafarroako Kirol Jokoen 37. edizioa argitaratu du eta horiek arautuko dituzten oinarrizko irizpideak ezarri ditu. Aurrekontua 1.345.000 eurora igo da, eta lehiaketak 38 kirol-modalitate aurreikusten ditu 8 eta 18 urte bitartekoentzat.

Programa hau duela 36. urtetik gaurdaino garatzen aritu da eta 8 eta 18 urte arteko eskola adineko herritar nafarrengana zuzendutako eskaintza bateratu bat suposatzen du, olgeta-, jolas-kirol osasuntsurako partaidetza askea hala nola eskuragarritasun berdinzalea bermatuz. Nafarroako Kirol Jokoek Foru Komunitateko txapelketa ofizial bakarra eratzen dute zeinekin antolatutako kiroletako kategoria ezberdinetan pertsona txapeldunak erabakitzen diren. Jokoen antolamendu orokorra Nafarroako kirol federazioei dagokie, NKIrekin adostutako lankidetza hitzarmen baten arabera.

Programaren aurrekontu globala 1.345.000 eurora iristen da eta horrek aurreko edizioari dagokionez 45.000 euroko hazkunde bat suposatzen du. Partidarik handiena federaziotako antolamendu gastuei dagokie (936.205,62 euro), gero autobusaren garraioari (340.000 euro), finalen telebistako emanaldiei (35.000 euro), dominak, sariak eta txapelak (19.794,38), istripuen asegurua (12.000 euro) eta memoriaren edizio digitalizatua (2.000 euro).

Nafarroako Kirol Jokoen helburu nagusia, antolatzen diren kirol kategorietan eta modalitatetan herritar nafartar guztien kirol partaidetza ahalbidetzea da, betiere kirolaren izaera hezitzailea eta balioen sustapena nabarmenduz. Horrez gain, kirol jarduera inklusibo eta berdinzale bat bultzatu nahi da, adin horietan gutxi sustatzen diren kirol modalitateak ere kontuan hartuta. Era berean, programa honi esker, joko garbia, errespetua, inklusioa, berdintasuna, hobetzea hala nola adiskidetasuna bezalako balioak irakasten dira.

Kirol esparru seguruak bermatze aldera, Nafarroako Kirol Jokoek bete beharra dute joan den martxoan onartutako Nafarroako Foru Komunitaterako kirol eta aisialdi esparruan Haurtzaro eta Nerabetasuneko indarkeriari Aurre egiteko Jarduketa Protokoloa. Ildo horretatik, federazioek eta klubek babesaren ardura bere gain hartuko duen pertsona batekin kontatu beharko dute eta Nafarroako Kirolaren Institutuak prestakuntza berezi bat eskainiko du, klubeko teknikari, entrenatzaile eta arduradunei zuzendua, indarkeriaren prebentzioa lantzeko.

Kirol modalitateak

38 modalitate aurreikusiak honakoak dira: urpeko jarduerak, xakea, atletismoa, automobilgintza, badminton, saskibaloia, eskubaloia, beisbola, txirrindularitza, kirol egokituak, neguko kirolak, mendiko kirolak eta eskalada, eskrima, futbola, gimnasia, halterofilia, herri kirolak, hipika, judo, karate, kick-boxing, borroka, igeriketa, padela, irristaketa, pilota, arrantza, piraguismoa, arrauna, errugbia, taekwondo, tenisa, mahai-tenisa, arku-tiroa, triatloia, bela eta boleibola.

Programa hau Nafarroan egoitza duten edo eskolaratuta dauden adingabeei dagokie, zein Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatutako kirol klub batekoak izango diren, kimu, (11 – 12 urte), haur (13-14 urte), kadete (15-16 urte) eta gazte (17-18 urte) kategorietan. Era berean,  benjamin kategoria (8, 9 y 10 urte) erantsi daiteke partaideen garapen pertsonal eta soziala bultzatu ohi duten kirol ekimeneko proiektuetan, zeinetan jolasa eta parte hartzea soilik  bultzatuko diren.

Nafarroako Kirol Jokoen jarduerak 2023ko irailaren 1a eta 2024ko abuztuaren 31 artean garatuko dira, egutegia kirol modalitate bakoitzaren ezaugarriekin egokituz.