Nahikari Garciak Athletic Clubekin sinatu du 2025era arte

0

Nahikari Garcia golegileak (26 urte) Athletic Cluben erasoko aldea indartuko du 2025eko ekainaren 30era arte sinatu ostean. Urnietako aurrelaria libre iritsi da Real Madridetik, non bi urtez jokatu duen, Realeko ikur bihurtu ondoren, bere historian gol gehien sartu dituen jokalaria baita, 104rekin.

Gipuzkoarrak, Klubaren apustu handia erasoko posizioetarako, Athletic Clubeko presidentearekin eta Xabi Arrieta emakumezkoen kirol zuzendariarekin batera sinatu du bere kontratua Ibaiganen. Bihar hasiko da lanean.

Jokalari internazionala David Aznarren aginduetara jarriko da berriro, Real Madriden elkarrekin egon baitziren. Medikuntzako ikaslea da, eta zuri-gorri gisa golak egiteko motibazio handiarekin iritsi da. Pasa den denboraldian, Real Madrid taldearekin jokatu zituen 12 partidatan 7 gol sartzeko gai izan zen.

Nahikarik, Añorga KE taldean hezia 2013an Realera iritsi arte, esperientzia handia eskainiko du, nahiz eta gaztea izan. 17 aldiz izan da internazionala eta Munduko Txapelketa absolutu bat jokatu du (2019). Gainera, bere gol batekin donostiarrek Kopako titulua lortu zuen.

Futbolariak nabarmendu duenez «filosofia berezia duen leku batera iritsi naiz, eta horrek desberdin egiten duela eta edozein jokalari motibatzen duela uste dut. Gogo handiz nator ahal dudan guztian laguntzeko, hazten jarraitzeko eta gauzak ondo egiteko«.