Bizkaia Frontoian jokatu da guar X. Bizkaia Torneoko finala. Anboto taldeko pilotariek irabazi dute Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako torneoa. Hala, garaipena Peña IIak lortu du lau t ‘erdiko modalitatean, Artola eta Albisu binakako modalitatean eta Alberdi IIak banakako modalitatean. Leixuri Ariizabalagak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, jarri dizkie txapelak pilotariei.
Lau t’erdiko finala Salaberriak Peña IIren aurka jokatu du; binaka Altuna IIIak eta Martijak jokatu dute Artola eta Albisuren aurka; banakako finala Elezkano IIak eta Alberdi IIak jokatu dute.
X. Bizkaia Torneoa ekainaren 16an hasi zen Mallabian eta Zierbenan. Torneo hau taldeka jokatzen den bakarra da; talde horiek Bizkaiko beste hainbeste mendiren izenak hartzen dituzte lehiatzeko: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Gainera hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra da: buruz buru, binaka eta lau t ‘erdian.
Torneoa Bizkaiko bost udalerritan jokatu da: Mallabian, Zierbenan, Abadiñon, Durangon eta Bilbon. Final-laurdenetako bi kanporaketak Mallabian eta Zierbenan ekainaren 16an jokatu ziren. Ekainaren 17an lehen finalerdia jokatu zen, Abadiñon, eta bigarrena hurrengo egunean, ekainaren 18an, Durangon. Finala Sollube taldeko pilotariek jokatu dute Anboto taldeko pilotarien aurka .
Bizkaia Torneoan 24 pilotarik hartu dute parte. Binakako modalitatean 12 pilotarik jokatu dute; lau t ‘erdikoan 6 pilotarik eta beste 6 buruz buru aritu dira.
Taldeak zozketa bidez osatu ziren. Hona hemen taldeak:
- Ganekogorta: Elordi eta Zabaleta bikoteka, Dario lau t ‘erdian eta Egiguren V banakako modalitatean.
- Oiz: Urrutikoetxea eta Imaz bikoteka, Artola lau t ‘erdian eta Alberdi banakako modalitatean.
- Gorbeia: Larrazabal eta Mariezkurrena II bikoteka, Agirre lau t ‘erdian eta Bakaikoa banaka.
- Sollube: Altuna III.a eta Martija bikoteka, Salaberria lau t ‘erdian eta Victor banakako modalitatean.
- Anboto: Laso eta Albisu bikoteka, Peña II lau t ‘erdian eta Alberdi II banakako modalitatean.
- Kolitza: Ezkurdia eta Rezusta bikoteka, P. Etxeberria lau t ‘erdian eta Zabala banakako modalitatean.