Pertsona bat hil da AP-8 autobidean, Errenterian, izandako trafiko-istripu batean

0

Gizon bat hil da eta beste lau pertsona zauritu dira gaur goizaldean AP-8 autobidean, Errenteriako udal-mugartean, izandako zirkulazio-ezbeharrean.

 

Goizaldeko ordu bata eta erdiak baino minutu batzuk lehenago, kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute, atzemateagatik, AP-8 autobidean, Errenteria parean eta Irunerako noranzkoan. Bertaratu den anbulantziako osasun-zerbitzuko kideek baieztatu dutenez, pertsona bat hil da eta beste lau Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte. Hildakoa furgonetan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Hiru erreietatik bi, eskuinekoa eta erdikoa, trafikoari itxita geratu dira eta garabia dago ezbeharra izan duen kamioia bidetik kentzen. Ertzaintza zirkulazioa erregulatzen ari da eta bidezko ikerketa abiatu du, zorigaitzezko ezbeharraren nondik norakoak argitze aldera.