Athleticek amaitutzat eman ditu Ibaiganeko harrera ekitaldiak

0

Athletic Clubek Aste Nagusiko harrera instituzionalekin amaitu du gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiak egindako bisitarekin, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusia buru duela.

Athletic Clubeko presidenteak, Jon Uriartek, eskua luzatu dio foru erakundeari elkarlanean aritzeko. Elixabete Etxanobek keinua eskertu egin du, eta arlo guztietan Athleticek lurraldean duen garrantzia aipatu du.