Hezkuntza Departamentuak hurrengo astelehenean irekiko du Zubiarte Euskaltegi Publikoan helduek euskara-ikastaroetan izena emateko epea

0
Created with GIMP

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Uharteko Zubiarte Euskaltegi Publikoak 2023-2024 ikasturterako antolatutako euskara-ikastaroetan izena emateko bigarren epea irekiko du, abuztuaren 28tik irailaren 8ra.

Aurtengo kanpainaren lelopean “EUSKARA BER HIRU!” Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ditu.
Aurrez aurreko ikastaroak eta autoikaskuntzakoak goiz, arratsalde eta gaueko ordutegietan dira. Txandaka joateko aukera dute ikasleek. Halaber, mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa B2 eta C1mailetan. Hainbat kanpo-talde ere baditu.

Euskaltegi publikoan ikas-prozesu osoa online egiteko aukera dago: bi saio online astero, erabat online, euskaltegira joan gabe.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira.

Izen-ematea on-line egingo da eta informazioa Euskaltegiaren web orrian dago eskura. Modu presentzialean egin nahi izanez gero, 848431010 telefonoa deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi.