Nafarroako Gobernuak harrera egin die Brujas eta Osasunaren ordezkaritzei Konferentzia Ligaren hasiera dela eta

0

Nafarroako Gobernuak Brujas eta Osasuna taldeetako ordezkaritzari harrera egin dio gaur Nafarroako Jauregian, talde nafarrak UEFAren Konferentzia Europako Ligan parte hartzearen hasiera dela eta.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo Lopez, izan da ordezkaritza biei ongi etorria emateko ekitaldi instituzionaleko burua; “ilusioa” nabarmendu du gaur gaueko topaketarako, izan ere, “herritar nafartar guztien egia bihurtutako amets bat suposatzen du, beste behin ere, Europako onenen artean presente egoteak”.

Tronuaren Aretoan ospatutako ekitaldian parte hartu du Nafarroako Kirolaren Institutuko gerente Miguel Angel Pozuetak ere. Brujas Klubaren aldetik etorri dira bere zuzendaritza batzordeko kide Peter Vanhecke eta Sam Sabbe; eta horiez gainera, Bob Madou, klubeko negozioen zuzendaria hala nola Nicky Laukens. finantzetako zuzendaria. Osasunaren ordezkari bezala bertaratu dira Luis Sabalza, bere lehendakaria eta Cesar Muniain, bigarren lehendakariordea; baita Josetxo Perez de Zabalza, Jose Andres Burguete eta Juan Manuel Garro zuzendariak ere. Horiekin batera etorri dira halaber Nafarroako Futbol Errege Federazioko lehendakaria eta lehendakariordea hala nola Rafael del Amo, Emakumeen Futbol Batzordeko lehendakaria ere.

Ekitaldian zehar, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari Amparo Lopezek klubari Nafarroako Jauregiaren oroigarri bat oparitu dio, detailea jaso duena Sam Sabbe izanik. Era berean, Brujas eta Osasuna Klubek kamiseta bat entregatu diote, bakoitzak bere taldekoa, kontseilariari, gaurko egunean eginiko  harreraren oroigarri gisa.

Lopez kontseilariak, aldi berean, zorion-agurra luzatu nahi izan die Nafarroako Gobernuaren izenean, Munduko Txapeldun aldarrikatutako selekzioari euren arrakastagatik, bereziki staff teknikoko kide diren Javier Lerga eta Javier Lopez Vallejo jaunei.