Nafarroan ‘MARGA’ amaitu da, nazio mailako proiektu aitzindaria, datu genomikoak kudeatu eta partekatzeko estrategietan

0

Nafarroako Gobernuak, NASERTIC enpresa publikoaren bitartez, «MARGA» (Arkitektura Genomiko Aurreratuaren Eredua) proiektua amaitu du abuztuan. Proiektuaren helburua datu genomikoen espazio partekatu bat garatzea izan da, eta horretarako beharrezkoa izan da eskuragarri dauden teknologiak eta tresnak aldez aurretik baloratzea, baita horien ezaugarriak eta funtzionaltasunak ere, eskatutako alderdi etikoak eta legalak zorrotz betetzeko.