EKP – Euskadiko Kirol Portuak izango da 2023ko Kontxako Banderaren babesle nagusia

0
PRUEBA
  • Euskadiko Kirol Portuak (EKP) izango da emakumezkoen eta gizonezkoen banderen babesle nagusia, 25.000 euroko sariekin, kategoria bakoitzean
  • Kantauri itsasoko estropadarik onenen datak jakitera eman dira Donostiako Udaletxean gaur goizean egindako aurkezpenean: abuztuak 30 eta 31, eta irailak 3 eta 10 ospatuko da

2023ko Kontxako Bandera gaur goizean aurkeztu da Donostiako Udaletxean egindako ekitaldian eta, beste urte batez, Euskadiko Kirol Portuak (EKP) izango da kirol probaren babesle nagusia. Sarien zenbateko ekonomikoa 85.500 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Lehen postuan sailkatutako tripulazioei 25.000 euroko saria emango zaie EKPren eskutik, eta baita Bandera entzutetsua ere. Horrez gain, ADEGIk 5.000 euroko sari berezia eta trofeoa eskainiko dizkio emaitzarik onena lortzen duen traineru gipuzkoarrari.

Sailkatze estropada bi egunetan egingo da. Horiek horrela, abuztuaren 30ean 18:00etan emakumezkoen 19 traineruen txanda izango da. Bi taldetan banatuko dira eta minuturo irtengo dira eta estropada eremuaren 1,5 milia nautikoak egin beharko dituzte erlojuaren kontra. Denbora onenak egiten dituzten 7 ontziek Donostiarra-rekin batera parte hartuko dute banderaren hurrengo bi asteburuetan.

Abuztuaren 31n, 18:00etan ere, gizonezkoen 24 traineruen txanda izango da, eta emakumezkoek bezala, bi taldetan banatuko dira eta minuturo irtengo dira eta estropada eremuaren 3 milia nautikoak egin beharko dituzte erlojuaren kontra, irailaren lehenengo bi asteburuetan arraun egiteko eta banderagatik lehiatzeko 7 lekuren bila.

Sarrerak estropaden egun berean hartu ahal izango dira sarrera puntuetan egongo dire leihatiletan 9:30etatik aurrera, eta aurretik, abuztuaren 25etik aurrera, www.donostiakultura.eus/sarrerak helbidean. Abuztuaren 30ean eta 31n bakarrik sarrera erosi beharko dute estropada tribunatik ikusi nahi duten zaleek. Sarrerak aipatutako webgunean, Victoria Eugenia Antzokiaren leihatilan eta tribunaren ondoan jarriko den leihatilan salgai egongo dira.