Elankidetzako GGKE-etan Genero Ekitatearen aldeko planak garatzeko laguntzak eskainiko ditu

0

 433.000 euro emango ditu dirulaguntzetan eta aurkezteko epea irailaren 28an bukatuko da

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean dagoena, deialdia egin berri du Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) funtzionamendu maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatzeko prozesuak eta ekintzak susta ditzaten, baita antolaketa-kulturari lotutakoak ere. Guztira, 433.000 euro bideratuko dira eta eskaerak tramitazio elektroniko bidez aurkeztuko dira, abuztuaren 29tik aurrera eta hilabeteko epearekin.

eLankidetzak urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan. Deialdia prozesuaren lau faseetara zuzenduko da ?diagnostikoa, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plana, plana ezartzea eta ebaluazioa? eta bakoitzak dirulaguntza zehatz bat izango du.

Prozesuak bideragarri egiteko, erakundeei eskatzen zaien baldintzetako batzuk honako hauek dira: zuzendaritza-taldeek prozesuen genero egituretan nahitaez parte hartu behar izatea; sortutako genero-egiturei fase guztietan eusteko konpromisoa, eta erakundeek soldata bat baztertzea generoko pertsona erreferentearentzat. 2018tik, berez, prozesua aurrera eramango duen pertsonaren soldataren zati bat barneratzeko aukera jasotzen da deialdian; izan ere, genero ekitatearen aldeko aldaketa guztiak gauzatzeko beharrezkoa da erakundearen erabateko inplikazioa.

2022an, bederatzi GGKEk 306.638 euro jaso zituzten emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetzen duten prozesuak aurrera eramateko. Egiten diren ekintzen artean daude prestakuntzak, esperientziak trukatzea Euskadiko zein Hegoko herrialdeetako erakundeen artean edo lan-politika feministen edo sexu eta genero aniztasunaren inguruko lana.

Berdintasuna eLankidetzaren oinarritako bat da, eta genero ekitatearen aldeko antolaketa prozesuetarako laguntzetan ez ezik, pobretutako herrialdeetako erakunde feministei eta emakumeak ahalduntzeko proiektuei emandako laguntzetan ere islatzen da.