Estatuak Osasun Sistema Nazionalean sartzeko onartutako proba genetikoen %90 baino gehiago eskaintzen ditu Nafarroak

0

Osasun Departamentuak proba genetikoen katalogo berria osatzen duten 660 determinazio ingururen %93 eskaintzen ditu dagoeneko. Katalogo hori Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak onartu zuen joan den ekainean, autonomia-erkidegoen eta Osasun Ministerioaren koordinazio-organismoak, hain zuzen, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuen multzo komunean sartzeko. Gainera, Nafarroa katalogoaren gainerako zatia epe laburrean osatzeko moduan egongo da, eta, nolanahi ere, 2025a amaitu baino lehen, helburu horretarako Europako funtsak laster iritsiko direlako.