Liga Eusko Label: Ondarroa

0

Aurten ere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak traineruen liga babestuko du Euskadiko produktu eta zerbitzuak promozionatzeko.

Eusko Jaurlaritzak oso era positiboan baloratu du estropaden ligak Eusko Labelen produktuen promozionatzeko eskaintzen duen plataforma. Izan ere, udan zehar ikusgai izatea eta entzute handia lortzen dituzte, beste bide batetik lortuko ez lituzketena, alegia.

Gizonezko Eusko Label liga uztailaren 1ean hasi zen, A Coruñan (VII Bandeira Cidade da Coruña), eta irailaren 17an amaituko da, Portugaleten. Guztira, 22 estropada jokatuko dituzte.

Informazio gehiago: Eusko Label liga