Eusko Jaurlaritzak urte politikoko lehen Gobernu Kontseilua ospatu du gaur, ohi bezala, Donostiako Miramar Jauregian. Iñigo Urkullu Lehendakariari eta sailburuei harrera egin diete Eneko Goia Donostiako alkateak, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak.