Chivite Lehendakariak Gobernuak “eraldaketa ekonomikoen eragile gisa” duen zeregina nabarmendu du Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilari berria karguaz jabetzeko ekitaldian

0
PRUEBA

Jose Luis Arasti Perezek Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari kargua hartu du gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldian. Maria Chivite Nafarroako Presidentea izan da buru.

Maria Chivitek bere kontseilarien garrantzia nabarmendu nahi izan du, gizarte mailako “eraldaketen eragile” gisa, hartzen dituzten eta euren eragina dakarten erabaki publiko ezberdinen harira.

Arasti azkena izan da legegintzaldi honen hasieran kargu-hartu duten gobernuko kideen artean, bere kargu-hartzea atzeratu behar izan denez, Nafarroako Gobernuaren ordezkari kargua utzi arte itxaron behar izateagatik.

Kargu-hartze ekitaldia goizeko hamarterditan hasi da eta bertan izan dira, besteak beste,  Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualde, eta Nafarroako Gobernuko beste kide guztiak, Fernando Dominguez salbu. Ekonomia eta Ogasun kontseilari izateko izendatzen duen Lehendakariaren foru dekretuaren irakurketa amaitzean, Jose Luis Arastik bere kargua gaztelaniaz hitzeman du, jarraian euskerazko “Hitz ematen dut” formula esanez eta segidan, lehendakariak gobernuko kide berri gisa ziurtatzen duen domina jarri dio.

“Funtsezko” zorro bat

Nafarroako Ereserkiaren interpretazioa amaitzean, Chivite Lehendakariak mintzaldi labur bat egin du, zeinen hasieran lehenago Ekonomia eta Ogasun Departamentuan kargua bete zuten bi pertsonen lana aitortu duen: Elma Saizena hasiera batean eta, jarraian eta legegintzaldiaren amaiera arte, Juan Cruz Cigudosarena.

Zorro bat, Ekonomia eta Ogasunarena, Lehendakariak “funtsekoa” deritzona, izan ere, diru-sarreren eta gastuen kontrola ahalbidetzen du aurrekontu-kudeatzearen bitartez. “Gure lanaren arrakastaren gakoa, Parlamentuak baliabide ekonomiko erabilgarriekin agindu dizkigun politika aurrerakoak exekutatzean datza”, erantsi du Chivitek.

Eta, hain zuzen, aurrekontu-kudeaketa horixe da, Maria Chiviteren esanetan, gizartea eraldatzea ahalbidetzen duena, “zeren gure bizitza pribatuak erabaki publiko ugariez osatuta daude, zeinekiko guk, ordezkari publiko bezala, eragina izaten dugun”.

Jadanik plano orokorrago bati helduz, Maria Chivitek, gobernu berriak bere  jardueran errespetatu behar dituen printzipio etikoak aipatu ditu. “gure Gobernu Egokiaren Kodea betetzeko dagokion eran- esan du Chivitek-, jarduera eredugarri bat eskaini behar dugu, zorroztasun maila handiko etika eta jarrerari dagozkien printzipioen arabera”. “Gobernu honen jardueraren printzipio nagusia – esan du- erantzukizuna izan behar da”.

Azkenik, Lehendakariak nabarmendu du gobernu honek bideari “ideia garbiekin” ekin  diola. “Gobernu bateratu bat nahi dut-, esan du Chivitek- koordinatuta, leialtasunez lan egiten duena eta pertsonalismoak uxatzen dituena”. Printzipio horiek betetzeko orduan, ziurtatu du Lehendakariak, “zorrotza izango naiz”.