Nafarroako Gobernuak hamaika departamentuetako idazkari nagusiak izendatu ditu, zeinak zerbitzu zuzendaritza maila duten.
Hona hemen gaur izendatutako idazkari tekniko nagusien zerrenda:
-Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua: Iñaki Chourraut Aguirre.
-Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua: Cristina Arcaya Sanchez.
-Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua: Laura San Martin Sanchez de Muniain.
-Hezkuntza Departamentua: Beatriz Ayerra Gamboa.
-Osasun Departamentua: Maria Pilar Garcia Garcia.
-Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua: Miguel Angel Perez Garcia.
-Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua: Ignacio Iriarte Aristu.
-Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua: Juan Jesus Jaurrieta Galdiano.
-Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua: Juan de Pablo Fernandez.
-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: Tania Bernaldo de Quiros Miranda.
-Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua: Jose Miguel Gamboa Baztan.
Idazkaritza nagusi teknikoak Foru Administrazioaren unitateak dira, zerbitzu-maila dute, eta bakoitza departamentu bati atxikita dago. Zuzenean kontseilarien mende daude, eta, zeharka, funtzio juridikoak, tekniko-administratiboak, giza baliabideetakoak eta aurrekontu-kudeaketakoak egiten dituzte, besteak beste.