Itxita dago A-15 autobidea Villabonan, kamioi batek istripua izan baitu

0

Gaur, osteguna, arratsaldeko ordu bat eta erdietatik, A-15 autobidea itxita dago bi noranzkoetan Villabona parean, atoidun kamioi batek istripua izan baitu Oindolar tunel barruan, Donostiarako noranzkoan. Trafikoa GI-2130 errepidetik, Berastegitik, desbideratu dute Donostiarako noranzkoan eta A-1etik Andoainen Iruñarako noranzkoan, eta larrialdietako eta bidea garbitzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute.

 

Istripua gaur arratsaldeko 13:15 aldera gertatu da A-15 autobidean, Gipuzkoako Villabona parean. Ordu horretan, Donostiarako noranzkoan, obratan dagoen Oindolar tuneletik igarotzen ari zen atoidun kamioi batek istripua izan du eta errepidean gurutzatuta geratu da. Istripua izan duen kamioiak bi erreiak itxi ditu, bai Gipuzkoako hiribururako noranzkoko erreia bai Iruñarako noranzkokoa. Ordu honetan errepideak itxita jarraitzen du eta auto-pilaketa handiak sortu dira A-15ean bi noranzkoetan. Zirkulazioa GI-2130 errepidetik, Berastegitik, N-1 errepiderantz, Tolosarantz, desbideratzen ari dira Donostiarako noranzkoan.  Era berean, Iruñarako noranzkoko zirkulazioa A-1ean, Andoainen, desbideratu dute, eta larrialdietako eta bidea garbitzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute oraindik.