Nafarroako Gobernuak 33 zuzendari nagusi izendatu ditu

0

Nafarroako Gobernuak zuzendaritza nagusietako eta erakunde autonomoetako 33 zuzendari nagusi edo zuzendari kudeatzaile izendatu ditu gaurko bilkuran, dagozkion foru dekretuak onartuta.

Hona hemen zerrenda, departamentuen lehentasun-ordenaren arabera:

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan, Joseba Asiain Albisu izendatu da Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusi; Luis Campos Iturralde Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusi; eta Miguel Moreno Ariztegi Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusi.

Era berean, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuan, Sergio Pérez García izango da Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia; Martín Zabalza Arregui, berriz, Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusia; eta Javier Arakama Urtiaga izango da Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan, Migrazio Politiketako zuzendari nagusi izendatu dute María Soledad de la Nava Martín.

Hezkuntza Departamentuari dagokionean, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusi izendatu dute Luis Calatayud Yuste; eta Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusi Begoña Unzué Vela. Halaber, postua berretsi diote Hezkuntzako zuzendari nagusia den Gil Sevillano Gonzalezi.

Bestalde, Osasun Departamentuan, Osasun zuzendari nagusia izango da Antonio López Andrés, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea Alfredo Martínez Larrea, orain arte Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kudeatzailea izan dena.

Lurralde Kohesiorako Departamentuan, honako zuzendari nagusi hauek izango dira: Nafarroako Gobernuak bere garaian egindako izendapenak berretsi dira; alegia, Pedro Andrés López Vera Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi izango da, eta Berta Miranda Ordobás Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia. Horrez gain, Jesús Mª Rodríguez Gómez izendatu dute Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi.

Bestalde, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuan,Iñigo Arruti Torre izendatu dute Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusi; Uxue Itoiz Mariñelarena Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusi; eta Pablo Ezcurra Fernández, berriz, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusi.

Aldi berean, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan, Andrés Carbonero Martinezek jarraituko du Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusi izaten, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailea den Inés Francés Romanek eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea den Miriam Martón Perezek bezala.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusi izendatu dute Txema Auinaga Pérez; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia Agurtzane Martínez Ortigosaren esku utzi da; eta Ana Burusco Juandeaburreren izendapena berretsi dute Unibertsitateko zuzendari nagusi gisa.

Halaber, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan, Barne zuzendari nagusi izango da Maria Isabel Solá Brea. Unitate honen mende dagoen Foruzaingoa Iván Ortueza Izcok zuzenduko du. Bestalde, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia Rashid Mohamed Vazquezen erantzukizunpean geratuko da, eta Justizia Zuzendaritza Nagusia, berriz, Maite Arenaza Sarasolak zuzenduko du.

Modu berean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, unitateak talde honek zuzenduko ditu: Rubén Goñi Urroz izango da Landa Garapeneko zuzendari nagusia; Ana Bretaña de la Torre Ingurumen zuzendari nagusia; eta Ignacio Gil Jordán, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi berretsi dute.

Azkenik, Kultura, Kirol eta Turismo Departamenturako, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian berretsi dute Ignacio Apezteguia Morentin; eta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu dute Jorge Aguirre Oviedo.