AC Museoak udako bisitarien errekorra hautsi du

0

AC Museoak marka guztiak hautsi ditu uda honetan. 44.207 lagunek bisitatu dute Athletic Club Museoa eta San Mameseko Tourra egin dute uztailean eta abuztuan. Zehazki, uztailean 18.625 pertsona hurbildu ziren Athletic Cluben historiaz gehiago jakiteko, eta abuztuan 25.582.

Zenbaki horien arabera, aurreko udan baino %32,3 publiko gehiago hurbildu da.

Bisitarien %11 Bizkaikoak izan dira, %57 Estatukoak (%23 katalanak) eta %32 munduko gainerako herrialdeetakoak (%8 frantziarrak). Jasotako inkesten emaitzen arabera, erabiltzaileen %97k Museora eta Tourrera joateko esperientzia gomendatzen du.

Zalantzarik gabe, Athletic egiteko eta sentitzeko beste modu bat da AC Museoa.

Oraindik AC Museoa bisitatzeko aukera izan ez baduzu, ez galdu historia zuri-gorria bere osotasunean ezagutzeko aukera.