Athletic Clubeko harrobiko lantaldeak

0

AC Aurrera planaren zutabe estrategikoa den Lezama garatzeko Zuzendaritza Batzordeak eta kirol zuzendaritzak hartutako konpromisoaren barruan, Athletic Clubek urrats bat eman du harrobiko jokalari zuri-gorriei egunerokoan laguntzen dieten pertsona guztien profesionalizazioan.

Kirol zuzendaritzak baliabideak optimizatu ditu ingurune egokia sortzeko, baita harrobiko jokalariei eta entrenatzaileei pertsonalki eta profesionalki filosofiarekin bat etorriz hazten laguntzeko ere. Kadeteetatik beherantz, Athletic Clubek lantalde osagarri batekin lotzen ditu bere futbolariak. Lantalde horrek gaitasun jakin batzuk lantzeko prestakuntza akademiko eta futbol-prestakuntza desberdinak biltzen ditu.

Horretarako, Kirol Zuzendaritzak honako lan-talde hauek prestatu ditu gizonezkoen eta emakumezkoen harrobiko taldeentzat:

Nazional mailako Gazte taldea:

  • Entrenatzailea: Adrian Esteve
  • Entrenatzailea: Iñigo Lopez
  • Analista: Mikel Fernandez
  • Atezainak: Sergio Fernandez
  • Prestatzaile fisikoa: Alvaro Bujo
  • Psikologoa: Jon Ramos

Kadeteak A eta B (gizonezkoak)

  • Entrenatzaileak: Joxean Alvarez, Ander Lafuente, Marcos Merino, Kevin Moreno eta Iñaki Mujika.
  • Psikologoa: Jon Ander Melchisidor.

Kadete eta Haur mailako emakumezkoen taldeak

  • Entrenatzaileak: Josu Abarrategi, Naiara Barriga, Jon Lasuen eta Julen Santiesteban.
  • Psikologoa: Javier Garrido

Haurrak A eta B taldeak (gizonezkoak)

  • Entrenatzaileak: Mikel Badiola, Andoni Galiano, Galder Izaola, Unai Julian eta Carlos Renau.
  • Psikologoa: Marta Urionabarrenetxea.

Kimuak A eta B taldeak (gizonezkoak)

  • Entrenatzaileak: Jose Manuel Moreno, Lander Torrealdai, Andima Undabeitia eta Lander Urquijo.