Bilbon, berrikuntzari eta bioekonomiari buruzko jardunaldia egingo da urriaren 4an, Europako Baso Institutuaren Zuzendaritza Batzordearen presentziarekin

0

2023ko urriaren 4an, Bilbon, berrikuntzari eta bioekonomiari buruzko jardunaldi profesional bat egingo da. Jardunaldi horretan, Europako Basogintza Institutuko Zuzendaritza Batzordeak parte hartuko du, eta Euskadiko bioekonomiaren estrategiaren egoera, aurrerapen zientifikoak eta Euskadiko zentro teknologikoek eta enpresek sortutako irtenbide berritzaileak ezagutarazteko balioko du.

Eusko Jaurlaritzak harreman estua du European Forest Institute (EFI) erakundearekin, eta 2019az geroztik Europako erakunde horren jarduera-plan berriak diseinatzen laguntzen du, NEIKER zentro teknologikoaren bitartez.

Informazio gehiago

EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea