Nerea Melgosa sailburuak Eusko Jaurlaritzaren Share proposamena helarazi du Lesboserako bidaian, immigrazioaren kudeaketa Europako balioen eta idealen arabera sistematizatzeko

0
PRUEBA

Lesbos uhartera egin duen bidaiaren bigarren egunean, migrazio segurua bermatzeko Europan korridore humanitarioak behar direla adierazi die Melgosak Greziako agintariei.

Melgosak Eusko Jaurlaritzaren Share proposamena ere aurkeztu du, «Europan aitzindaria den mekanismo bat, solidaritate-betebeharra erantzukizunez eta modu sistematizatuan partekatzeko, Europako balio eta idealetan oinarrituta, lurralde bakoitzaren gaitasunak kontuan hartuta».

Stratis Kytelis Lesbosko hiriburu Mitileneko alkateak ere errefuxiatuen gaineko erantzukizunaren «bidezko banaketa» egiteko eskatu dio Europari.

Informazio gehiago

EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea