Abuztuan 2.483 langabe gehiago izan dira eta hilaren amaieran 108.658 langabe daude

0
  • 2008tik abuztuan erregistratutako langabetu kopuru txikiena da

Abuztuan, Euskadin 2.483 langabe gehiago izan dira (% 2,34), 108.658, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako datuen arabera. Duela urtebete baino 5.100 langabe gutxiago daude, eta 2008. urteaz geroztik erregistratutako langabe kopuru txikiena duen abuztua da.

Kontratu mugagabeak

Kontratazioari dagokionez, hilabete honetan berriz ere kontratazio mugagabea nabarmentzen da, guztizkoaren % 22,53. 48.532 kontratu sinatu ziren, eta horietatik 10.934 izaera horretakoak izan dira.

Horien artean, hilabete bat gehiago nabarmentzen dira etxeko jarduerak, abuztuan sinatutako ia kontratu berri guztiak (10etik 9) mugagabeak baitira.