Gogora institutuaren kontratazio-mahaiak «Gogoragunea» eraikitzeko kontratua Bycam enpresari esleitzea proposatu du

0

Vitoria-Gasteiz, 2023/09/04

Gogoragunea’ Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren erakusketa-gunearen obrak gauzatzeko aurkeztutako proposamenak baloratzeko ardura duen kontratazio-mahaiak kontratua Bycam, Servicios, Edificios e Infraestructuras, S.A. enpresari esleitzea proposatu du.

Enpresa honek puntuaziorik onena lortu du esleipen-irizpide guztiak batuta, 3.174.987,39 euroko proposamen ekonomikoarekin, gehi BEZa. Orain, 10 egun balioduneko epea irekiko da kaudimena egiaztatzeko agiriak aurkezteko, eta, ondoren, kontratuaren esleipena gauzatuko da. Guztira, lau enpresek aurkeztu dituzte beren proposamenak.

Proiektua Gogora Institutuaren Bilboko bulegoak dauden eraikineko patioan egingo da, eta lanak egiteko aurreikusitako epea hamar hilabetekoa da, obra hasten denetik. Gogoak Hedatuz ABEEak idatzitako exekuzio-proiektua oinarri hartuta egingo dira obrak; izan ere, ABEE hori izan zen kontratuaren esleipenduna oinarrizko proiektua eta gauzatze-proiektua idazteko eta proiektuaren obra-zuzendaritza egiteko, proiektuen lehiaketa irabazi ondoren.