985.000 euro euskarazko ikasmaterialak sortzeko dirulaguntzatan

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran Hezkuntza sailburuaren proposamenez onartu du, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterialak diruz laguntzeko deialdia egiten duen Agindua (EIMA deialdia). Deialdi honek 985.000 euroko diru kopurua du.

EIMA deialdiak, unibertsitate aurreko mailetako curriculumen araberako euskarazko ikasmaterialak laguntzen ditu diruz, hiru modalitatetan:

EIMA 1: euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak. 500.000 euro

EIMA 2.0: euskarazko ikasmaterial digitalak. 400.000 euro

EIMA 4: euskarazko ikasmaterial inprimatuen sorkuntza. 85.000 euro

Euskara hutsean sorturik eta prestaturik dauden ikasmaterialak laguntzen ditu deialdi honek. Hala ere, eta salbuespen gisa, beren ezaugarrien arabera, euskaraz eta erdaraz dauden ikasmaterialak ere bildu ahal izango dira laguntza-deialdi honetara, hala nola, A ereduan euskara irakasteko metodoak, hiztegi elebidun edo eleanitzak. EIMA 1 modalitateak itzulpenak eta egokitzapenak ere onartuko ditu.