Celavista: “Ehunen adin biologikoaren eta adinarekin lotutako endekapenezko gaixotasunen atzerapenaren alde lan egiten dugu”

0
PRUEBA

Leioan du egoitza Celavista Mitobiogenesisek, eta 25 urte baino gehiago daramatza zientzia biomedikoetan ikertzen, zahartze osasungarria ardatz hartuta. 2004an jaio zen, Bartzelonan, “Micromed Laboratorios (1992) enpresaren know-how-a eta Celavista Pharmaceuticals (2008) enpresaren jabetza intelektuala oinordetzan hartuta”, dio Jose M. Celak, enpresako CEOak, Euskadin 2016tik diharduenak.  

Celavista punta-puntako produktuen garapenean lider gisa kokatzen da eta prozesu propioak dituzte konplexu molekularrak “askoz zehatzagoak eta seguruagoak egiteko. Naturak modu adimentsuan erantzuten die bere bilakaeran aurkitzen dituen erronkei. Ikuspegi eta sormen berarekin heltzen diegu pertsonen osasun eta nutrizio arazoei”, dio Celak.  

CEOaren arabera, enpresak balio zientifiko, nekazaritzako elikagaietako, biomediko eta teknologiko handia sortu du: “Teknologia, know-how eta patenteak pilatzen joan da, 60 herrialde baino gehiagotan erregistratuta daudenak. Ehunen eta adinarekin lotutako endekapenezko gaixotasunen adin biologikoa atzeratzeko eta lehengoratzeko metodoak, formulazioak eta ekipoak garatu ditu teknologiaren bitartez”.  

Horretarako, Celavistak hiru ildo nagusitan oinarritzen du bere jarduera. Lehenik eta behin, antibiotiko eta antiinfekziosoen garapen aurreratua “indartsuak eta eraginkorrak bai pertsonentzat, gaixotasun ez-hilkorren tratamenduan, bai planetarentzat, behar espezifikoen araberako kontrola ahalbidetuz natura aldatu gabe, eta giza osasunean eta egungo industria berritzaile askotan inpaktu handia eraginez”.  

Bigarrenik, Celavistak sendagai umezurtz bat (gaixotasun arraroak tratatzeko erabiltzen deirenak) garatu du. Zehazki, herentziazko itsutasunaren kausa nagusia tratatzen saiatuko da, eta fase aurreratuan dago (III. fasea) (Retriacyl).   

Azkenik, Celavista CO2 atmosferikoa eta ozeanoak erregulatzeko ezagutza eta prozesu kimiko eta teknologiko berrien garapenean zentratzen da, “planetaren finkapen biologikoa (basoak-oihanak-algak-landareak) baino eraginkortasun handiagoarekin, giza osasunean eta egungo industria askotan eta berritzaileetan inpaktu handia izateaz gain”.   

Gainera, “2024an terapia aurreratuak hasiko ditu gaixotasun genetikoen tratamendurako eta giza zahartzearen baldintza epigenetikoetarako”, aurreratu du enpresako CEOak.  

Celavistak, bere ikerketa-lanaren barruan, Hazitek proiektu bat du, Naturemimetix spinoffa garatu zuenak 2021eko maiatza eta abendua bitartean. EPITIX-P izenpean, biomaterial epimimetikoen eta gainazalen bioingeniaritzaren garapenean zentratu zen industria-aplikaziorako, eta 19.038,63 euroko dirulaguntza jaso zuen.  

Bere historiako hainbat mugarri

Celavistak 1995ean aurkitu zuen lehen aldiz azido fitanikoaren, DHAren eta DNP1 deribatuaren, rola, “neurobabeseko faktore aktiboena”, neuronen biziraupena nabarmen handitzen zuena. Purutasun, jarduera eta segurtasun handiko produktu bat garatu zuen, “gaur egun gainditu ez dena”, DHA (Omega 3) gantz-azidoaren deribatuen bidez. Hori enpresak patentatutako disolbatzailerik eta erreakzio kimikorik gabeko bereizketa fisikoko metodo berritzaileetatik lortzen da, eta fase aurreratuko sendagai gisa erregistratuta dago EMAn (2006) eta FDAn (2011), ia 20 uretetako azterketa klinikoak egin ondoren.   

CEOak, halaber, lipidomikan enpresa aitzindaria dela nabarmendu du: “Gantz-azido guztien zeregina eta elikaduraren bidez giza toxikotasunean duten eragina birdiseinatu dugu”. Gainera, Celavistak gantzetatik modu selektiboan gantz-azidoak bereizteko hainbat metodo garatu ditu, azido fitanikoaren elikagaietan eta botiketan, “toxiko bat eta elikadura-pro-oxidatzaile handiena da, gure elikaduran oso presente dagoena eta giza osasunean eragin handia duena. Urteetan zehar pilatzen da, eta funtsezko faktorea da gaixotasun neurodegeneratibo eta kardiobaskularrak agertzeko”. Azkenik, Celavistak gernu-infekzioak eta horien kausak edozein jatorritatik sendatzen eta desagerrarazten dituen lehen “ez-antibiotikoa” sortu duela dio Celak.  

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.