‘Lamarencalma’, kirol nautikoaren web ataria

0

Lamarencalmaren ibilbidea 2011an hasi zen, nabigazioa maite dutenei produktuak eta zerbitzuak ahalik eta preziorik onenean emateko helburuarekin. Harrezkero, produktu eta zerbitzu nautikoetan espezializatutako enpresa bizkaitarra, erreferente bihurtu da kirol-diziplina horretan.

Gure eskarmentuak arlo honetan aukera ematen digu produktu katalogo bat prezio ezin hobeetan eskaintzeko, eta, aldi berean, gure bezeroei esperientziarik eta arretarik onena ematen saiatzen gara”, azaltzen dute bere arduradunek.

Bere online dendak arropa eta jantzi nautikoen eskaintza zabala eskaintzen du, txikientzat zein helduentzat, baita akontzajerako eta amarratzeko eta ainguratzeko gailuak, oinetakoak eta arropa teknikoa, eta itsasontzietarako osagarriak eta dekorazioa ere. Plataformaren bidez, itsasontzi bat alokatu edo eros daiteke Aurkitu zure itsasontzia atalean. “Itsasontziak salerosteko, ontziak trukatzeko edo amarralekuak alokatzeko aukera ere barne hartzen du”, azpimarratzen dute.

Enpresa honek eskaintzen duen beste aukera interesgarri bat nabigatzen ikastea da: Horretarako, prestakuntza eskaintza zabala eta askotarikoa du. Ikastaroek indarrean dauden itsas titulazio, ikastaro tekniko eta itsasoko praktika guztietako akreditazioak barne hatzen dute, dena eskola homologatu batek bermatuta. Eskola horretan, ikasteaz gain, bezero bakoitzak “ondo pasatzeko aukera izango du itsasoan ontzi bat praktikatuz”.

Aukera horiekin batera, ‘Lamarencalma.com‘ webguneak nabigazio klub batera sartzeko aukera ematen du. Klub horrek urte osoan zehar “zentzuzko prezioetan eta bazkide talde txiki batekin partekatutako itsasontziekin nabigatzea errazten du”, adierazten dute enpresako arduradunek. Horretaz gain, klub honen bitartez, bazkideek irteerak antolatzen dituzte hurbilen dagoen kostaldean paseoak emateko, baita goi mailako estropadetan parte hartzeko, eta baita Kantauri itsasoan nabigatzen asteburu batez gozatzeko ere. “Gure Nabigazio Kluba nabigazioaz gozatzeko modurik burutsu eta merkeena da”.

Begiratu LaMarEnCalma.com