- Ekimena Liburutegi Nagusian eta San Bizentekoan garatuko da helduentzat eta Arteagabeitia eta Gurutzetakoan, ostera, haurrentzat.
- Izen emateko epea irailaren 4tik 15era arte, biak barne, irekiko da. Plaza libreak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, lehentasuna izango dute udalerrian erroldatuta daudenek.
- Izen-ematea, 2023/24 ikasturte osorako izango dena, udalaren web orriaren bidez eta udal liburutegietan egin ahal izango da.
- Ekimena doakoa da.
Iazko ekimenari jarraipena emanez, Barakaldoko Udalak heldu zein haurrentzat zuzendutako irakurketa klubak jarriko ditu martxan udal liburutegietan aurten ere. Doako ekimen honen helburua irakurketara animatzea eta hainbat libururi buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzea da, hainbat jardueraren bitartez.
Irakurketa-klubak Liburutegi Nagusian, San Bizentekoan, Gurutzetakoan eta Arteagabeitiakoan burutuko dira.
Liburutegi Nagusiaren kasuan, kluba helduei zuzenduta egongo da. Iñigo Larroquek dinamizatutako taldeak 15 pertsona izango ditu gehienez, eta hilean bi ostegunetan bilduko dira literatura-titulu ezberdinetan sakontzeko, kasu honetan gaztelaniaz. Ordutegia 18:30etik 20:00etara izango da.
San Bizenteko liburutegiak helduei zuzendutako euskarazko literatura izango du ardatz. Bileren maiztasuna hilean ostegun batekoa izango da, 90 minutuko saioekin. Kasu honetan, taldea, gehienez 15 lagunekoa, Garazi Basterretxeak dinamizatuko du. Ordutegia 18:30etik 20:00etara izango da.
Hirugarren irakurketa kluba Gurutzetako liburutegian izango da eta 7 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Kasu honetan, taldea gehienez 12 lagunekoa izango da, eta asteazkenero bilduko da hilean behin 60 minutuko saioetan. Ana Apika izango da jarduera honen dinamizatzailea, eta euskaraz izango da baita ere. Ordutegia 18:00etatik 19:00etara izango da.
Laugarren irakurketa kluba, aurten nobedadea dena, Arteagabeitiako liburutegian garatuko da. Azalerako ipuinak, Saroa Bikandik gidatua eta 1-3 urte bitarteko haurrei zuzendua, entzumena, kontaktua, ikusmena, usaina, dastamena, literaturarako ate irekia izatea du helburu. Taldea 12 lagunekoa izango da gehienez, eta hilean behin bilduko dira, asteazkenero, 30 minutuko saioetan. Ordutegia 18:00etatik 18:30era izango da.
Izen-ematea
Lau irakurketa kluba horietan izena emateko epea irailaren 4tik 15era arte, biak barne, irekiko da. Plaza libreak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, lehentasuna izango dute udalerrian erroldatuta daudenek.
Izen-ematea, 2023/24 ikasturte osorako izango dena, udalaren web orriaren bidez eta udal liburutegietan egin ahal izango da.