Donostiako Udalak Basozabaleko lursail bat bizitegi-erabileratik landa-eremura aldatzea onartu du

0
binary comment

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Antso Jakituna

Donostiako Udalak behin betiko onartu du Basozabal hirigintza eremuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala.

Eneko Goia alkateak azpimarratu duenez, behin betiko onarpen honekin «Basozabalen dagoen lursaila bizitegikoa izatetik landa eremukoa izatera pasako da, eta, horrela, balizko kalteak saihestuko dira, hiriko ingurumenaren eta garapen jasangarriaren printzipioak babestu behar ditugulako«.

Udalak egindako dokumentuaren helburu nagusia da, udalerriaren interes orokorretara egokitzen ez den, gaur egungo bizitegirako hirigintza-garapeneko proposamena zuzentzea, eta, horrela, hura gauzatzeak lurralde okupatuari eta inguruko landa-inguruneari eragin diezazkiekeen kalte larriak saihestea.

 

Antso Jakituna

Tokiko Gobernu Batzarrak Antso Jakitunaren hiribideko ardatz bikoitia berrurbanizatzeko proiektuaren obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Proiektu honek 1.356.415 euroko aurrekontua du, 6 hilabeteko gauzatze epea, eta NextGenerationEU funts europarren finantzaketa du.

Egungo zoladura, hiri altzariak eta dauden zerbitzuen azpiegiturak berritzea planteatzen da. Gainera, hiri zerbitzuen sareak berrituko dira: hornidura, saneamendua, argiteria eta telekomunikazioak.

Era berean, 2 zuhaitz ilarak mantentzea planteatzen da oro har, aipatutako zoladura eta azpiegitura guztiak berrituz. Hala ere, bidearen ondoan dagoen zuhaitz ilara gune handietan bilduko da, parterrak osatuz; tarteko ilarako zuhaitzak, berriz, txorko handiagoetan txertatzen dira.