2030erako Turismo eta Merkataritzako Plan Estrategikoak gobernantza-eredu bat planteatzen du, eta bertan adibidetzat Europako funtsen 86 milioien lorpena, turismoaren helmugak eraldatzeko eragile izandakoa

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak gaurko Gobernu Kontseiluan aurkeztu du 2030eko Turismo eta Merkataritzako Plan Estrategikoa.

Helmuga, industria, marketina eta gobernantza dira palanka-ardatzak.

Gobernantza giltzarria da lurraldeko jarduera turistikoaren lidergo partekatuan, lau jardun-ildoren bidez. Lehena, gobernantza turistikoaren eredua finkatzea da. Horretan garrantzi handia dute Europako funtsek, helmuga eraldatzeko eragile diren aldetik. Funts horiek dagoeneko 86 milioi ekarri dizkiote Euskadiri turismoaren arloan. Bigarrena, sareetan parte hartzea eta itun estrategikoak indartzea da. Hirugarrena, sinplifikazioa eta arauzko garapena da. Eta, laugarrena, Euskadiko Adimen Turistikoaren Sistemaren etengabeko hobekuntza eta bilakaera da.