Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza emango dio Ignacio Aldekoa Kultura Etxeari bere funtsa hornitu edo berritzeko

0
Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzen deialdi bat egin zuen joan den urtearen amaieran liburutegiko funtsak hornitzeko edo berritzeko. 575.460 euroko baliabide hartatik 20.981 euro banatu gabe geratu ziren, eta orain dirulaguntza hori Arabako Foru Aldundiari emango zaio, Ignacio Aldekoa Kultur Etxeko liburutegi publikoaren funtsa hornitzeko edo berritzeko.

Izan ere, “Ignacio Aldekoa Kultura Etxea” da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen Estatuko Administrazio Orokorraren titulartasuneko liburutegi bakarra eta Arabako Foru Aldundia da bere kudeaketaren arduraduna.

Liburutegiak honako baldintza hauek bete beharko ditu bere funtsa hornitzerakoan: liburuak paperean erosi beharko dira; % 50 gutxienez gaztelaniaz, eta gainerakoak euskaraz izan beharko dira. Gainera, % 10 atzerriko hizkuntzetan liburuak erosteko erabili ahal izango da; liburuak erraz edota letra handiz irakurri ahal izango dira; erositako liburuak bildumaren katalogo bibliografikoan sartu beharko dira gutxienez bost urteren buruan, eta, materiala, ahal dela, hurbileko liburu-dendetan erostea.