UIK IKASTAROA

0
Fotografía: Palaciomiramar.eus.

Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, Donostiako Miramar jauregian, Alokabizi ikastaroa egin da: alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredu baterantz, zerbitzu publiko gisa; UIKek (UPV/EHU udako ikastaroen fundazioak) antolatu du eta Alokabidek eman du. Alokabizi Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP 2030) bildutako berrikuntza-proiektu bat dela, gogorarazi nahi dugu. Proiektu horren helburua da Euskadiko bizitegi-eraikuntzaren eta -birgaitzearen sektorearen eraldaketa bultzatzea, alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredu berri baten bidez, pertsonen zerbitzuan eta ongizatean oinarrituta, eta 3 ardatzez osatuta: Iraunkorra, Digitala Eta Soziala; horrek eragile publiko eta pribatu ugari inplikatzen ditu.

Oso balorazio positiboa egiten dugu jardunaldietara joateari, antolaketari eta aprobetxamenduari dagokienez. Era berean, bertaratutakoek erakutsitako interesa eskertu nahi dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu UIKeko talde osoari eta parte hartu duten pertsona laguntzaileei.