Cello kontzertua Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean ospitaleratutako haurrentzat

0

Columbus Fundazioak eta Viralgen erakundeak Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean ospitaleratutako haurrentzako kontzertua antolatu dute, gaur, irailak 11, Bilbon daudela  aprobetxatuta. Egun Euskadin daude eta hainbat kontzertu emango dituzte Donostian eta Bilbon, SPF50 gaixotasun  neurodegeneratibo arraroaren terapia genikoaren saiakuntza baterako dirua biltzeko,hainbat pazienterekin BioGipuzkoak gidatuko duen saiakuntza.

Ekarri dituzten instrumentuen artean istorio ederra duen cello bat dute.  1800. urtea baino lehen Guadagninik egindako instrumentu ikaragarri bat da, eta 2017tik Fundazioaren esku dago.Angel Luis Quintanak jotzen du (Espainiako Orkestra Nazionaleko lehen biolontxeloa). Instrumentuaren goitizena Il Soldato da, eta 1920az geroztik  gaur egun arte mantendu den tradizio honi jarraituz eskualdatu izan da; jabetzan zeukanak bere musikari-karreraren amaiera heltzean musikari on eta pertsona on bati pasatu behar zion, eta beti tasazio-balioaren erdi prezioan. Horrela, musika tresna bilduma pribatu batean egotea saihesten da, 1870etik 1920ra gertatu zena. Bere aurreko jabeak, Herbehereetako biolontxelo-jotzaile ospetsu batek, tradizioari jarraituz, Ángel Luis Quintana hautatu zuen, baina honek ezin zuen instrumentuaren balioa finantzatu eta Fundazioaren babesa lortu zuen. Horrela, Il Soldato eta Ángel Luis Columbus Fundazioaren ahots musikal bihurtu ziren.

Horrelako gertaerekin, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Zerbitzuak aurrera jarraitzen du humanizatzeko estrategiarekin.