Atzo, astelehena, ekaitzengatik aktibatutako alerta laranjaren ostean izandako gertaera nagusiak

0

Denboraleak batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan izan du eragina. Ur-putzu ugari sortu dira, hodiak lehertu dira, kutxatilak gainezkatu dira, bideetan ura pilatu da, ibaiek gainezka egin dute, lantegiak, etxebizitzak, kaleak eta eraikin batzuetako terrazak urez bete dira eta beste hainbat gertaera izan dira nagusiki Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan.

Jarraian laburbiltzen ditugu gertaera aipagarrienetako batzuk:

BIZKAIA

  • Etxebarrian ibaiak gainezka egin zuen eta txingor-zaparrada handiak bota zituen Igorren –pertsona bat artatu behar izan zuten–, Berrizen, Iurretan eta Durangon, autoetan ere kalteak eraginez. Eta AP-8an, Zornotza parean, autoek gelditu egin behar izan zuten erauntsien ondorioz.
  • Batez ere hodiak lehertu eta kutxatilak gainezkatu izanaren ondorioz eta bidean ura pilatu izanagatik sortutako ur-putzuek eragindako gertaera ugari izan ziren (13) hainbat eta hainbat herritan: Muskizen, Barakaldon, Erandion, Sopelan, Ortuellan, Abanto-Zierbenan, Santurtzin, Trapagaranen, Erandion, Lemoan, Berriatuan, Lekeition eta Orozkon.
  • Zuloek/lur-jauziek eragindako gorabehera ez larriak (10) gertatu ziren Etxebarrian, Beriatyan, Laukizen, Mendexan, Elorrion, Markina-Xemeinen eta
  • Urez bete ziren lantegi, etxebizitza, kale eta terraza batzuk (14) Zaldibarren, Sestaon, Ondarroan, Etxabarrin, Ermuan, Elorrion, Diman, Berrizen eta Zierbenan.

GIPUZKOA

  • Hustubideak edo estoldak buxatu izanaren edo errepideetan ura pilatu izanaren ondorioz sortutako ur-putzuek (5) gorabeherak eragin zituzten Donostian, Getarian, Elgetan eta Mutrikun.
  • Zerainen zuhaitz bat erori zen, Deban, N-634 errepidean, lur-jauzi bat gertatu zen eta zuhaitz-adar batek une batez blokeatu egin zuen Elgoibarren autobiderako sarrera.
  • Uholde txikiak (10) gertatu ziren Errenterian, Donostian, Astigarragan, Azkoitian, Mutrikun eta Eibarren.