Eusko Jaurlaritzak industria deskarbonizatzeko laguntzak eman ditu

0

Industria deskarbonizatzeko laguntzen programak hamar milioi euro bideratzen ditu berotegi-efektuko gasak murrizteko instalazioetan inbertsioak sustatzera.

Laguntzak industria-sektore guztietara bideratzen dira, deskarbonizazioa bultzatzen duten inbertsioak laguntzeko, Europako araudia errespetatuz.

Europar Batasunaren Itun Berdeak Europa 2050erako klimaren aldetik neutroa izango den lehen kontinentea izateko helburua ezarri zuen. Klimari buruzko Europako legeria loteslea da horri dagokionez, eta tarteko helburu gisa ezarri du berotegi-efektuko emisioak gutxienez % 55 murriztea, 1990eko mailekin alderatuta, 2030erako.