Enplegua finkatzeko EPEko prozesu batzuen egungo egoerari buruzko informazioa

0

Teknikarien Kidegoa. Erizaintzako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezkoa

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren apirilaren 4ko Ebazpenean, non Erizaintzako Eskalan sartzeko enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen baizen, honako hau adierazten zen: «2023ko irailaren 12an, hautaketa-prozesuaren webgunean, lanpostuak hautatzeko prozesuan parte hartzeko deitutakoen zerrenda eta lanpostuak hautatzeko epea iragarriko dira. »

Epaimahai kalifikatzaileak, irailaren 7an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako Kidego Teknikoko Erizaintzako Eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesuan izangaiek prozesu berezian zein salbuespenezko prozesuan lortutako behin betiko kalifikazioak onartzea.

2.- Lanpostuak hautatzeko aldi bat ezartzea, 2023ko urriaren 2tik 16ra bitartekoa, biak barne.

3.- Lanpostuak hautatzeko, hautaketa-prozesua gainditu duten izangai guztiei deituko zaie. Deialdi ez-nominatibo honen helburua da bermatzea hautaketa-prozesuan parte hartzera deitutako pertsonen kopuruak ziurtatzen duela deialdiaren xede diren plaza guztien esleipena. (prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 12. 1 puntua).

4.- Deialdi horrek ez du esan nahi lanpostu bat lortzeko eskubiderik aitortzen denik.

 

Laburpen taula

Eskala Izapidea Datak Non
Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea Irailaren 12a Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)
Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa Lanpostuak aukeratzea Urriaren 2tik 16ra Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)
Laguntzako langileen Talde Profesionala. Prozesu berezia Lehiaketa fasearen behin betiko emaitzak Urriaren 18a Web orria
Laguntzako langileen Talde Profesionala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea Urriaren 18a Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)
Laguntzako langileen Talde Profesionala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa Lanpostuak aukeratzea Azaroaren 8tik 21era Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)
Administrarien eskala. Prozesu berezia. Lehiaketa fasearen behin-behineko emaitzak Irailaren 29a Web orria
Administrarien eskala. Prozesu berezia. Lehiaketa fasearen behin betiko emaitzak Azaroaren 7a Web orria
Administrarien eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa. Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea Azaroaren 7a Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)
Administrarien eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa. Lanpostuak aukeratzea Azaroaren 8tik 21era Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)
Administrari laguntzaileen eskala. Prozesu berezia. Lehiaketa fasearen behin-behineko emaitzak Irailaren 29a Web orria
Administrari laguntzaileen eskala. Prozesu berezia. Lehiaketa fasearen behin betiko emaitzak Azaroaren 7a Web orria
Administrari laguntzaileen eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa. Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea Azaroaren 7a Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)
Administrari laguntzaileen eskala. Prozesu berezi eta salbuespenezkoa. Lanpostuak aukeratzea Azaroaren 8tik 21era Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)
Kategoria Izapidea Datak Non
ARTE GRAFIKOETAKO LAGUNTZAILEA

INPRENTAKO ARDURADUNA

PEOIA

GAUEKO JAGOLEA

ITSASONTZIKO ARDURADUNA

Lanpostuak hautatzera deitutako pertsonen zerrenda argitaratzea Irailaren 20a Web orria (IVAPeko zuzendariaren ebazpena)
Lanpostuak aukeratzea Urriaren 2tik 16ra Web orria edo aurrez aurreko arreta (aurretiko hitzordua)