Europar Batasunak artisten eta kultura- eta sormen-arloko profesionalen estatutuari eta lan-baldintzei buruzko txosten bat argitaratu du, bere legeria berritzeko oinarri izango dena

0

Txosten hau estatu kideetako aditu-talde batek «Kulturaren eta sorkuntzaren arloko artisten eta profesionalen egoera eta lan-baldintzak» gaiari buruz egindako lanaren emaitza da. Taldeak sektore-arteko lana egin zuen, eta 27 estatu kideetako adituak bildu zituen, kulturaren arlokoak, bai eta enplegukoak eta gai sozial eta ekonomikoetakoak ere.

Talde hori Europako Batzordeak deitu zuen 2021etik 2023ra bitartean osoko 6 bilera egiteko, beste truke askoren artean. Topaketa eta kontraste horietatik abiatuta, hainbat gomendio eman zituen politikak ikasten eta garatzen aurrera egiteko. Txostenak zehatz-mehatz aztertzen ditu sormenaren sektoreko artisten eta profesionalen lan-baldintzen alderdi hauek: artistaren estatutua eta gizarte-segurantza, bidezko praktikak, gaitasunak eta etengabeko ikaskuntza, eta askatasun artistikoa. Txostenak kasuen eta gomendioen azterketak ere jasotzen ditu, eta, dokumentu bereizi gisa, laburpen exekutibo bat.

Informazio gehiago

EIES – Europako Informazioaren Euskal Sarea