Eusko Jaurlaritzak 500.000 euro eman dizkio Euskampus-Bordeaux Euroeskualdeko campuseko Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien Sareari

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 500.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Euskampus Fundazioari, LTC-Sarea ekimena garatu dezan, hau da, Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategien Sarea.

2015ean ekimena abian jarri zenetik Lankidetzarako Mugaz Gaindiko lau laborategi sortu dira, Euskampus-Bordeaux Campusaren esparruan

Lankidetzarako Mugaz Gaindiko Laborategiak (LTC) bikaintasuneko ikerketa nazioartekotzen duten ekimenak dira, eta berrikuntza sustatzen dute ikerketatik abiatuta. Ekimenaren helburua da emaitza zientifikoen balio erantsia handitzea eta mugaz gaindiko baterako ikerketaren ikusgarritasuna handitzea Europako Batasunean eta nazioartean.